XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EUSKAL MUNDUA, GUREA Aspaldi jasoak ERBIDUNAApaiz batek, eguratsa hartzera zihoala, baserritar ezagun bat topatu zuen bidean eta, ohi bezala,
-Jauna
-Gizona! Mila esker
Etxera joan zenean, amari apaizak:
-Gaur afari ederra, e?
-Beti bezalakoa
Biharamunean, eguerdirako erbia gatzun-askan gorde zuelakoan, amabiak aldean sukalderatxo bat eginda, galde hau zuzendu zion:
-Gaur bazkari ona, e?
Eta amak:
-Zergatik diozu, Martin?
-atzo bazkari ederra, orain bazkari ona...?
(Guraso gutik hitz egiten dio seme apezari hika, zuketan gehienek).
-Ez al zuen halakok atzo erbirik bidali?
-Nora?
-Ezta goraintzirik ere.
Arratsaldean, aurreguneko bidean barna zihoan apaiza.
Aitzurlariarengana berariaz joan zen eta galde hau egin zion:
-Ez zenuen atzo esan erbia bidali zenidala?
-Bai jauna; sasi artetik irten zen eta erran nion: